Tentazioak

ebook

By Jaione Osoro Igartua

cover image of Tentazioak

Sign up to save your library

With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.

   Not today

Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

Download Libby on the App Store Download Libby on Google Play

Search for a digital library with this title

Title found at these libraries:

Library Name Distance
Loading...
Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak; betidanikoa, eta aldi berean guztiz berria, egunero deskubritzen duguna, ustekabean bere sareetan harrapatzen gaituena. Patxi Ezkiagak hitzaurrean dioen legez, "idazle gazte honen istorioak bizitzaren arriskuez, zirraraz, misterioz eta ahalbidez gainezka daude (...) konfesaezinak zaizkigun gure ezkutuko irudien aurrean, unetxo batez bederen, jar gaitezen". Idazkera, berriz, arina eta jostalaria du; hizkuntza erraz eta gozoa darabil, baina aldi berean landua, esan nahi duena zehatz esateko balio diona; sujerentzia erabiltzen du uneoro idazle gazte honek, erdi-esanak eta esan gabe ulertu behar direnak; badu malezi punttu bat, badu erotismo ukitu bat ere pasarte askotan, irakurlea aztoratu edo erakarriko duena. Oharkabean pasatzen dira sarritan idazle berrien lehen obrak. Zinez uste eta espero dugu kasu honetan ez dela halakorik gertatuko, liburuaren kalitateak eta gaiaren interesak jendearen arreta erakarriko dutela. Esaera zahar batek dioen moduan, bertan erortzeko omen dira tentazioak. On egin diezazuela erorketak.
Tentazioak