
Sign up to save your library
With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.
Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

Search for a digital library with this title
Title found at these libraries:
Library Name | Distance |
---|---|
Loading... |
Gailur bateko buzoian aurkitutako txartela hartzen duenean, dena aldrebesten zaio Arlet Anaut protagonistari: duela urtebete desagertutako mendizalearen heriotzarekin lotuko dute, eta triangelu bitxi batean endredatuta ikusiko du bere burua: alde batean bera, bestean Errementeria ertzain baboa, eta erdian, hari guztiak mugituz, mendizale desagertuaren emazte Maitena, alargun beltz erabatekoa, erakargarri bezain arriskugarria. Helduentzako bere lehen eleberri honetan izugarrizko trebezia erakusten du Idoia Garzesek, bai kontakizunaren nondik norakoen eraikuntzan misterioari eta jakin-minari eusteko, bai idazkera dotore, sinesgarri eta pertsonal bat sortzeko orduan, non narratzailearen gogoeta zartadazkoak eta pertsonaien elkarrizketa txinpartatsuak nabarmentzen diren, zein baino zein zorrotzago.