
Sign up to save your library
With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.
Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

Search for a digital library with this title
Title found at these libraries:
Library Name | Distance |
---|---|
Loading... |
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasun konpromisorik, zoriontsu, bilatu berriena Horrela, 19 mandamentuko zerrenda osatu arte. Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa, informazioaren, sarearen edo errendimenduaren jendartea Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari, eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea eskatzen digula uneoro. Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena, eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen diguna