Leturiaren egunkari ezkutua

ebook

By Jose Luis Alvarez Enparantza

cover image of Leturiaren egunkari ezkutua

Sign up to save your library

With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.

   Not today

Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

Download Libby on the App Store Download Libby on Google Play

Search for a digital library with this title

Title found at these libraries:

Library Name Distance
Loading...
Euskal literaturan aro berri bat ireki zuen 1957an plazaraturiko Leturiaren egunkari ezkutua eleberriak. Baserritik hirira mugitzeaz gain, lehenengo aldiz azaldu zen protagonista gatazkatsu bat, bere kezka eta arazoak lehen pertsonan agertzen dituena. Lau aldi ditu liburuak, lau zati, urtaro bakoitzarekin bat: udaberria maitasunari eskainia da; uda heldutasunari; udazkena etsi-beharrari, eta neguko zatian bide bila dabil, ilunpetan eta haztamuka. Koldo Mitxelenak esan zuenez, "ez dut uste inoiz gure hizkuntzan entzun denik horrelako hitz larririk, horren zinezko aitorrik, horrenbesteko karraxi sarkorrik. Ez dugu sekula egin, hitz batean esateko, Leturiarena bezalako ibilaldirik gogobideetan barrena". Existentzialismoaren kezkak dira nagusi sakonean, modu sinboliko batean, aukeratu beharraren ezinegona adierazten baitigu egileak. Alde batetik bere garaian gailen zebilen filosofiaren eragina sumatzen da horretan, baina bestetik ezin uka liteke arazo eternalak direla era berean, egungo gizon-emakumeei ere badagozkigunak. Horrek eta Txillardegik darabilen euskara bizi, adierazkor eta ederrak ematen diote gaurkotasuna bere garaian mugarri izandako eleberri honi.
Leturiaren egunkari ezkutua