Road movie

ebook

By Gotzon Hermosilla

cover image of Road movie

Sign up to save your library

With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.

   Not today

Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

Download Libby on the App Store Download Libby on Google Play

Search for a digital library with this title

Title found at these libraries:

Library Name Distance
Loading...
Estatu Batuetara joan, han auto bat alokatu eta milaka filmetan ikusiaren ikusiz gure herrikoak balira bezala ezagutzen ditugun errepide eta autobide galduak zeharkatzea proposatu zidaten. Thelma eta Louisena bezalako esperientzia bat bizitzea, road movie baten protagonistak izatea, gure Easy Rider edo Paris-Texas propioa eraikitzea. Baiezkoa eman nuenean banekien zeren bila nindoan, zer topatu nahi nuen paraje urrun haietan, zein zen hartara bultzatzen ninduen indar ezkutua. Ameriketako toki urrun haiek guztiak inoiz bisitatu gabea izanagatik ere, apur bat nireak ere bazirela begitantzen zitzaidan. New York, Kalifornia, San Frantzisko, Los Angeles... oroitzapen asko, bizipen ugari iradokitzen zizkidaten izenak ziren, ordura arte Atlantikoa fisikoki zeharkatzeko aukera inoiz ez eduki arren. Nire belaunaldiko asko eta asko bezala, Patti Smith, Velvet Underground edo Johnny Thunders entzuten hezi naiz. Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doinuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsatsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson... oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.
Road movie