Sign up to save your library
With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.
Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

Search for a digital library with this title
Title found at these libraries:
Library Name | Distance |
---|---|
Loading... |
Proventzako kartzela batean ezagutuko dute elkar Josuk eta Emmanuelek; bata etakide ohia da, bestea berriz, GALeko kide ohia. Handik ia mila kilometrora bizi da Anton, Josuren txikitako laguna; ETAk aita hil zion hogeita bost urte lehenago, eta heriotza horren itzalean bizi da oraindik ere. Javier de Isusik –Los viajes de Juan Sin Tierra komiki sailaren egileak–, gertakizun erreal batean oinarria duen nobela grafiko zirraragarria proposatzen digu oraingoan; elkarren kontrako bideak ibiltzea suertatu zaien hiru pertsona dira protagonistak, eta, hala ere, elkarrekin topo egin nahi dute, pertsona moduan topo egin. Dokumentazio lan handia egin du Isusik, eta funtsean gertaera erreal bati lotu bazaio ere, argi utzi du bere jarrera “ez dut narrazio historiko bat edo kazetaritza-kronika bat egin nahi izan, ezta nire bizi esperientziatik urrun dauden pertsona batzuei gertatutakoa kontatu ere, nire ahaletatik kanpo baitago hori. Komikian agertzen diren pertsonaiak asmatutakoak dira, eta ondo dokumentatu naizen arren, neure barnean egin dut bilaketa handiena: nola sentituko nintzateke halako egoera batean banengo? Horixe da neure buruari etengabe egiten nion galdera, pertsonaien larruan sartu nahi nuenean”.